GAU MAGIKOA BILBORA DATOR

Gontzal Mendibilek idatzitako eta Easo Txiki Abesbatzarekin eta Txan Magoarekin batera interpretatzen duen haurrentzako musikala, bihar Bilboko Arriaga Antzokira datorkigu, txikien ilusioak magiarekin bete ahal izateko gogoz.

Kai eta Koa ditugu Gau Magikoa musikalaren protagonista nagusiak, Gabonetako gure pertsonaia mitikoaren bila joango dira. Nor ote berau?  Bidai eta abentura erakargarri honetan, Mairekin eta beraien eskolako beste neska-mutilekin komunikazioan izango dira. Giltza eta maisuari kendutako liburu magikoa izango dute ikur eta lagun ia bidaia osoan eta izartegiaren laguntzan ere joango dira. Txikiak zein nagusiak, hau da,  familia guztiak gozatuko du musikaren sintonian, hiru dimentsioetako proiekzioekin eszenografia jantzienean, Gabonen zentzu bizia ekarriko digutelarik eta ekoizpen landu batez aurkeztua izan zena oraintsu Igorreko aurreestrenaldian, eta halaxe Euskal Herriko hainbat hiri eta herrietako Antzokitan izango dugu Gabon hauetan.

Gau Magikoa bihar ikusi eta dastatua izango duzue Arriaga Antzokian bi funtziotan ( 17,00 eta 19,00tan)  eta ingandean beste bi funtziotan ( 12,00 eta 17,00)

Gure www.gaumagikoa.eus  web-orrialdean ikus ditzakezu datak eta beste zenbait kontu, eta sare sozialetan baita.

Share on facebook
Share on twitter
Share on print
Share on email