Gau Magikoaren aurreestreno arrakastatsua!

Abenduaren 1ean Igorreko Lasarte Aretoa magiaz eta ilusioz bete zen GAU MAGIKOAren aurreestrenoa jasotzeko; umeak zein helduak gure protagonista diren Kai, Mai eta Koaren pasadizoekin gozatzeko aukera izan zuten. Arriaga Antzokian Abenduaren 15 eta 16an eskeiniko den estrenaldi ofizialaren aurrerapena izan bait zen Igorreko antzeztaldi musikala.

Eszenografia, musika eta proiekzioak magiaz bete ziren Kaik eta ta Koak bizi izango duten abenturan eta Mairekiko elkartzeratzean. Izartegia lagun zutelarik, ikuslegoa berehala sartu zen Easo txiki abesbatzak, Gontzal Mendibilek maisu paperean eta Gorka Mirandak(Olentzero) eskeini ziguten kantuen erritmoan eta Txan Magoaren magian.

Gontzal Mendibilek sortu eta zuzendutako musikal honetan, beste hainbat disziplina artistikotako kide profesional ugarik hartzen dute parte eta guzti hauen lakidetzan burututakoa dastatzean ikuslegoa hunkitua aterako den Musikala eskeintzen digute, Euskal Herriko hainbat antzokitan ikustekoo aukera izango duguna. Gure web-gunean ikus dezakezu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on print
Share on email