PRENTSA

PRENTSA-OHARRA GAU MAGIKOA

Gau Magikoa haurrentzako zuzendutako musikala da, Gontzal Mendibilek sortuta, Easo Txiki Abesbatzak antzeztuta eta Laboral Kutxak lagunduta. Honek, bai umeei bai adinduei mundu magiko batean murgiltzeko aukera emango die negu honetan.

Istorio honetan, Kaik eta Koak protagonistek gure pertsonaia mitikoaren bila dabiltzate, abentura ederrak bezain miresgarrietan eta ezuzte galantak bizi izango dituzte bidean. Auñamendi magalean dagoen Aran herriko eskolan hasten den historian, amets baten bila doaz Kai eta Koa, eta Mai eta beraien eskolako haurrekin, giltza eta liburu magikoarekin baterako komunikazioan, izartegia lagun dutelarik, ametsa egi bihurtuko zaie.

Txan Magoa, Koldo Belloso, Estitxu Zaldua eta Juan José Herrero ere ditugu lan honen partehartzaile, ikuskizunaren eta antzerkiaren munduan ibilbide garrantzitsu eta askotarikoa dutenek. Profesional handiek lankidetzan sortutako esperientza hau zuzeneko antzerkia, musika, kantuak eta filmaren teknikak nahasten ditu, proiektua klasiko bihurtuko daitekeenaren asmoz.

Azaroaren 12an aurkeztutakoa prentsaurrekoan, abenduaren 15tik urtarrilaren 4a arte antzeztuko da Euskal Herriko zenbait areto eta antzokitan:

  • Abenduak 15 / 17:00 / Arriaga Antzokia / Bilbo
  • Abenduak 15 / 19:00 / Arriaga Antzokia / Bilbo
  • Abenduak 16 / 12:00 / Arriaga Antzokia / Bilbo
  • Abenduak 16 / 17:00 / Arriaga Antzokia / Bilbo
  • Abenduak 21 / 18:00 / Lasarte Aretoa / Igorre
  • Abenduak 26 / 17:00 / Victoria Eugenia Antzokia / Donostia
  • Abenduak 26 / 19:30 / Victoria Eugenia Antzokia / Donostia
  • Urtarrilak 2 / 20:00 / Zornotza Antzokia / Amorebieta Etxano
  • Urtarrilak 3 / 18:00 / Gayarre Antzokia / Iruña
  • Urtarrilak 4 / 19:00 / Baztartxo Antzokia / Azkoitia

Ospatzeko, sarrerak zozkatuko ditugu Hiru3ko kideen artean. Apunta zaitez!

GAU MAGIKOA Musikalaren goiburua:

Bihotzez, gogoz eta arimaz

Eskatzen badituzu

Ametsak, ametsak egi

Bihurtuko zaizkizu.

Lema del musical. GAU MAGIKOA:

Si pides con el corazón

y con toda tu alma

los sueños

se te harán realidad.

MEDIA

VIDEO – Gau Magikoa – aurreestrenoa

 

 

KONTAKTUA

Antzezlana kontratatzeko interesa baduzu, Bapo Bapo Produkzioak-ekin kontaktuan jar zaitezke:
Telefonoak: 609 461 134 / 659 971 805
E-mail: bapobapoprod@gmail.com